Web mapa
Hizkuntzak

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiaren testuinguruan, Donostia Kulturak Pakistan: Indusen ibaibideak erakusketa aurkezten du. Bertan, Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoak herrialde horretara egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri aurki daiteke. Guztiek dute zerikusia aldaketa klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren ondorio sozialekin.

Pakistan: Indusen ibaibideak
© Igone Mariezkurrena

Fotokazetaritza eta antropologia lan honek Indusen ubide horiek hartu ditu hari gisa herrialdearen erradiografia sozial bat egiteko. Bertatik bertara landa-lanean dokumentatutako testigantzak eta argazkiak dira erakusketaren eduki nagusia. Kaltetuen ahotsa ez ezik, adituen ekarpenak (ikerlariak, irakalseak, giza eskubideen aldeko aktibistak) eta azaltzen diren errealitateak dagokien testuinguruan kokatzeko lagungarriak diren datu kontrastatuak ere aurki daitezke.

Pakistan kasu paradigmatikoa da ulertzeko zenbat eta nola oztopatzen duen aldaketa klimatikoak herrialde baten garapen osoa. Izan ere, munduko karbono isurketen %1 baino gutxiago igorri arren, boretze globalak gehien kaltetzen dituen 10 herrialdeetako bat da Pakistan. Aldiz, ez du baliabide ekonomiko, material ezta egiturazkorik ere egoerari aurre egiteko.

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30
  • Larunbatak: 10:00 - 14:00 / 16:30 – 20:00
  • Igandeak: 10:00 - 14:00
  • Astelehenak eta jaiegunak: itxita